Analfabetoa
Analfabetoa
2019, poesia
88 orrialde
978-84-17051-29-7
Azaleko irudia: Asier Mendizabal
Azalaren diseinua: Lander Muñagorri
Iñigo Astiz
1985, Iruñea
 
2012, poesia
 

 

EUSKADI, RENE LE HENAFF, 1936

 

 

1936a da eta

arropak eskegitzen dabil

emakume bat

 

euskal herria

filmatu nahi dute

eta iruditu zaio

zuzendariari

aski dela keinu hori

irudikatu nahi duena

irudikatzeko

 

zer misterio igarri du?

 

arreta beraz

filmatuko lukete

ballet dantzari bat

eta ziurrenik

hala behar du

 

ze une batez

trapu bat dantzaraziz

nabarmendu du

bere burua haizeak

 

eta hori da dena

 

1936a da

arropak eskegitzen dabil

emakume bat

eta akaso aski da horrekin