Kontrako eztarritik
Kontrako eztarritik
2019, saiakera
184 orrialde
978-84-17051-24-2
Uxue Alberdi
1984, Elgoibar
 
2024, narrazioa
2020, kronika
2017, nobela
2013, narrazioak
 
Kontrako eztarritik
(Emakume bertsolarien testigantzak)
Uxue Alberdi, 2019

Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak hamabost bertsolari elkarrizketatu ditu LISIPEren bosgarren ale honetan. Helburua, aldiz, ez da bertsogintzaren teknika finduez, koplen kalitateaz edo zortzikoen flow-az mintzatzea, ezpada horiek guztiak nortzuek, nondik eta norentzat sortuak diren aztertzea; bertsolaritza praktika sozial bat baita eta praktika sozial oro baita gure garaiko botere harremanen dispositibo. Hala adieraziko dute elkarrizketatuek.

      Emakume mordoak omen dihardu bertsolaritzan. Hori entzuten dugu behin eta berriro, baina datuak eta pertzepzioak ez datoz bat. Guk badakigu emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dela, eta, Alberdik bikain argitzen duen moduan, gizon publikoaren osagarri rola betetzen duen bitartean, emakumea (singularrean) onartua da gizonen espazioetan, baina gizonenak dira espazio publikoak.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Leire Palacios (2019-03-26)
bideoak:
Artzape (2019-11-29)
kritikak:
Ez dakit nondik hasi gaur, Goizalde Landabaso, Berria, 2019-04-02
«Hau ez da bertsolaritzari buruzko liburua, ez da emakume sortzaileek plaza hartzen dutenean pairatzen dituzten min, zapalketa edota gutxiespenen inguruko lana. Hau munduari eta bizitzari buruzko liburua da. Hau hezkuntzari buruzko liburua da».
Feminismoari esker dira, diren legezko emakume, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2019-04-26
«Berdintasunezko jendartea eraikitzeko eskubideen berdintasuna funtsezkoa denez gero, emakumearen gorputzak irakurtzen ikasteko liburu paregabea duzu Kontrako eztarritik».
Amnesiak, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Berria, 2019-06-12
«Pena da liburu baten beharra izatea gertatu zaigunari hitzak jarri ahal izateko; baina inoiz ez da berandu».
Bi eztarri, Sustrai Colina, Bertsolari, 2019-08-18
«Elkarren bila dabiltza ahotsa eta eztarria, hedabideak nork bere usteak berresteko kontsumitzen diren itsasoan; bi eztarri dauzkagu, mila ahots, eta, protesigintza perfekziora heltzear den honetan, gerta liteke ez ahotsa ez eztarria gureak ez izatea. Inbutuari buelta emateko ordua da».
Digestio korapilatsuak, Irati Majuelo, Berria, 2019-09-29
«Liburu hau ez da irakurri eta siestara lasai joateko modukoa. Aitzitik, etxeko lotsei buruz dihardu, plaza publikoko zapalkuntza sistemei eta biziraupen estrategiei buruz. Oraindik eztarrian trabatuta izango ditugu batek baino gehiagok bertan jasotako bizipen eta hausnarketak».
Emakume bertsolariak, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2019-10-19
«Liburu honetan Alberdik oso ondo erakusten ditu egora kontraesankorrak, emakume bertsolari bakoitzaren hitzak zintzotasunez errespetatuz eta interpretazioak planteamendu teoriko sendoan ondo bermatuta».