Jenisjoplin
Jenisjoplin
2017, nobela
296 orrialde
978-84-17051-02-0
Azaleko argazkia: Lander Garro
Uxue Alberdi
1984, Elgoibar
 
2020, kronika
2019, saiakera
2013, narrazioak
Jenisjoplin
2017, nobela
296 orrialde
978-84-17051-02-0
aurkibidea
 
Jenisjoplin
Uxue Alberdi, 2017

Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore Vargas, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest.

      Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko.

      Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

audioak:
“Irakurrieran”, Bizkaia Irratia, Gotzon Barandiaran (2017-10-16)
bideoak:
Artefaktua (2018-03-09)
Bilboko Uriola (2018-01-18)
Barren (2017-12-01)
Hitzen Uberan (2017-10-06)
Hitzen Uberan (2017-10-06)
kritikak:
Soraiotasunerako tarterik ez, Peru Iparragirre, Berria, 2017-10-15
«Ziurtzat jotzen ditugun gauza asko zalantzan jarri behar ditugula gogorarazten digu nobela honek, gure izaeraren beraren oinarri direnak ere».
Gorputz markak, Iratxe Esparza, Gara, 2017-10-21
«Pasibotasunari uko egiten dio eta niaren ugaritasunek espazio fisikoa topatzen dute, gorputza biolentzia, memoria, sexu, maitasun, desio eta gorrotoaren elkargune bihurtuz; gorputzaren markak azalean».
Eskerrak ahulak garen, Ibon Egaña, Deia, 2017-10-28
«Pertsonaia gogoangarri baten istorioa kontatuz, belaunaldi eta garai baten kronika ere jaso du Jenisjoplinen Uxue Alberdik: 1980eko hamarkadan jaio eta 2000ko urteetan ezker abertzaleko militantzian konprometitutako gazteriarena. ».
Jenisjoplin, Usoa Alberdi, Aizu!, 2017-11-00
«Ez espero kontakizun samurrik, nostalgikorik edo denboraren poderioz edertukorik, nork bere lumak kentzea prozesu mingarria eta nekagarria baita».
Disidentzia erromantikoa, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2017-11-18
«Pertsonaiaren ibilbidea kontatzen zaigun bitartean, Euskal Herrian azken urte hauetan gertatutakoaren kronika ere azaltzen zaigu nobela honetan, Nagore Vargas gertakari horien guztien lekukoa ere bada-eta».
Konplexua eta sotila, jendearen erraietatik erauzia, Mikel Asurmendi, argia.eus, 2017-11-21
«Nobela ETA fenomeno soziopolitiko armatuaren azken hamarkadetako gain-beherakadaren erretratu bat da. Fenomenoaz egin daitekeen hamaika erretratuetako bat, bistan da. Dena dela, erretratu egokia».
Try (just a little bit harder), Amaia Alvarez Uria, Argia, 2017-11-26
«Gure errealitatearen bizimodu, kontraesan eta bertsio desberdinak erakutsi nahi dizkigu. Horretarako gelditzeko gonbitea egin digu, orain artekoari eta ingurura begiratzeko, Jenisjoplinen hitzetan pixka bat gehiago saiatzera pasioz eta lasaitasunez, kontzientziaz eta zaintzaz bizitzeko».
Jenisjoplin, Txema Arinas, uberan.eus, 2018-05-25
«Liburu honen gai nagusia identitatea da, Nagore Vargas protagonistarena etengabeko aldaketan urteak pasa ahala, zein, ez baldin bada euskal gizarte osoaren metafora, baden ordea euskal gazteria oso zehatz batena, ezker abertzaleko militantzian konprometitutakoa hain zuzen».