Aurkibidea
Banintz Afrikan sortu
Trorsky zaharra koiakanen...
Suparrobiren tranzendentzia
Beste ibilaldia
Ilargi beteko gauetan...
Minitelaren garaiak
University rock...
Arratsaldeko seiretatik aurrera
Milia lastur revisited...
Orient Express...
Azken hortzadak
Denboraren arkaitzetan
Aurkibidea
Banintz Afrikan sortu
Trorsky zaharra koiakanen...
Suparrobiren tranzendentzia
Beste ibilaldia
Ilargi beteko gauetan...
Minitelaren garaiak
University rock...
Arratsaldeko seiretatik aurrera
Milia lastur revisited...
Orient Express...
Azken hortzadak
Denboraren arkaitzetan
I
ni aldiz arratseko
hamabietarik goiti
idazten hasten naiz.
gauetako euri lantzurdek busti
karrika desolatuetaz janzten
naizenean,
Lucienekin tabernak hertsi baino
lehentxeago bierra epelak edaten
ditudanean,
oin hotsen oihartzun hutsek nere
askatasun sentimendu azkarregiak
inharrosten dizkidatenean,
bihar idatzi ezinaren beldur hotzak
zainetako odola irakin arazten
didanean
izkribatzen hasten naiz.
kalean ibiltzen naizelarik
lo egiteko etxe baten bila
poema beltzak sortzen zaizkit.
hausten naute.
horregatik
minberaki bizitzen dudan
historia hau ez ahanzteko
idazten hasten naiz...