Aurkibidea
Banintz Afrikan sortu
Trorsky zaharra koiakanen...
Suparrobiren tranzendentzia
Beste ibilaldia
Ilargi beteko gauetan...
Minitelaren garaiak
University rock...
Arratsaldeko seiretatik aurrera
Milia lastur revisited...
Orient Express...
Azken hortzadak
Denboraren arkaitzetan
Aurkibidea
Banintz Afrikan sortu
Trorsky zaharra koiakanen...
Suparrobiren tranzendentzia
Beste ibilaldia
Ilargi beteko gauetan...
Minitelaren garaiak
University rock...
Arratsaldeko seiretatik aurrera
Milia lastur revisited...
Orient Express...
Azken hortzadak
Denboraren arkaitzetan
IX
artoherri
gure herri zabal:
ertameriketako
mahiz jainkosa
udaro
izerditan
ederki ohoratzen dugu.
artoherri
gure herri hustu:
hemen
bizidun baino
arto buru berde
gehiago dago.
artoherri
gure herri galdu:
jadanik
euskalduntzat
ez gauzkate.
aita
artoherri
gure herri galdu
hustu
zabal...
artoherri
gure herri urre:
iraztorrak eta xarak haize hego hatsetan
lizunki gorritzen direnean
artozango kiskailduek
esperantza hiltzen ez duenaren kanta
minkorra
abesten dute.
eta artoburu zurituen
xurikinen artetik
bihi horiak
galduaz
hustuaz
zabalaz
haurdun geiditzen dira.
artoherri luze
Amikuze...