Jonas Poisson
Jonas Poisson
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5728-4
azala: Kaekus
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
 

 

agerian jarri zaitut

 

Saiatzen naiz, baina bazoaz.

Alferrik zabiltza argia

zeureganatu nahiean.

Asko izan dira zure aurretik.

Agerian jarri zaitut,

eta ezagunak dituzte

elkarrekin iragandako egunak.

Demagun ez zarela zu izan.

Benetan ez zarela izan.

Ez zinake zoriontsuagoa izango.

Dena den, ez da hori bakarrik.

Ahalegin ttipi hauez gain,

beste zerbait ere baitago...

Alferrik zabiltza.

Ez da errorik hemen.