Jonas Poisson
Jonas Poisson
1986, poesia
80 orrialde
84-398-5728-4
azala: Kaekus
Iņigo Aranbarri
1963, Azkoitia
 
2018, narrazioak
2014, nobela
2011, nobela
2008, nobela
2006, saiakera
2000, poesia
1998, poesia
1997, kronika
1994, nobela
1989, poesia
 

 

postale bat bidal nezake gaur goizean

 

gehiago landu zenezake negarra

katu gosetien gisa

adreilu bigunez eraikitako ziutatean

begira girnaldaz piztutako abenidak

etxe biribil horiek

gau amaikaitzak diruditenak

eta ibai odoltsuak

herri zaharra mugatzen

karretera altua ere

nondik amiltzen diren

azken aingeruen itzalak

conffeti koloretsuak

ziutate irreala

negu goiztiri bateko lainope nabarrean

eta porlan muino mindulinak

aeroplanoen hegadaz engainatuak

agure petral bat

eta zakur deslaiak eta otsanak

eta harroputzak marrubizko

edifizioak begirada isilenak

                          mututuz