Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
Aurkibidea
1. EMAKUMEAK FABRIKATIK BUELTAN
3. URTE ZURIAK
Jainko txiki eta jostalari hura
5. OSTIRALAK NEW YORKEN
6. POESIA ETA HUTSUNEA
7. DAUDENAK ETA EZ DAUDENAK
BAZOAZTE
Saturraranen
haitzetan preso geratutako
animaliatxoen bila
eramaten ninduzuen.
Marea behera zela
mundu miragarria
azaltzen zen,
beste planeta bat
gurean.
Iluntzean
sua piztu eta adi
entzuten nuen zuen jarduna.
Aspaldiko mundua,
eguzkia Santa Klara
atzean sartu arte.
Haurtzaroko
emakume maiteak.
Nire mundu txikerra,
nire izu-ikarak
sendatzen zenekitenak,
bazoazte desagertzen,
banan-banan.
Putzuko arrainak
ezkutatu egiten ziren
hurreratzean.
Horrela doaz gure nagusiak.
Oraintxe bazeuden
oraintxe ez.
Alabaina
geratu egiten da mina,
hori bai,
eta gorputza,
putzua bezain hutsik.