Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

EZ DA BELDURRA

 

Ezezagunaren ondorioak,

sentsazio berriak, diferenteak,

bizitza paraleloak ez ulertzea,

hurbiltasuna eta urruntasuna era berean.

 

Jakitea egunean egunekoa dela,

itaunak soberan daudela, azalpenen moduan,

dagoena dagoela sinestea,

pertsonak diren modukoak direla barneratzea.

 

Segurtasun faltak ematen duen bitartekako segurtasuna,

desbesarkatzearen ziztada,

ona eta txarra goizero basokada baten edatea,

jarrian jarri esaten zuen batek.

 

Egia, ordezko berbak dira hauek.

Amaitu da bitartea.

Eguna ezin txarrago hasi da.

Irribarre egiteak beste kolore bat

ematen dio zeru grisari.