Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

JAINKOAREN AUSENTZIA

 

Ordua edo antzeko zerbait galdetu dio

beltz erraldoiak atsoari.

Erantzuna gustukoa ez balu bezalako

keinuak egin ditu kankailuak,

eskuak airean hip-hop dantzan.

Atsoak aurrera egin nahi du

bere gurditxo astunetik tiraka.

Beltzak makurtzeko keinua egin duenean

sekulako ostikoa eman dio bularrean.

(Sony kamerak ez du dardararik egiten).

Atsoa ez da zorura jausi.

Beste kolpe bat jo dio buru aldean.

(Laborriaren absurdoa hedatzen ari da

ikusle voyeurraren zuzentasunean).

Orain bai, atsoak hautsa mamurtzen du.

Poltsatik tiraka hasi da putakumea,

atsoaren erresistentzia ahulak

artelan perbertsoa dirudi.

Joan baino lehen burua zapaldu dio.

(Sony kamerak dena grabatu du).

Atsoa txikiegia da lurrean,

daborduko neskatxo baten

beroki abandonatua ematen du.

Jainkoaren ausentziak

hegoak zabaldu ditu bazterrean.