LEHOI TALDE BAT
Kaleko ateak zabaldu ditudanean
begiak erre dizkit eguzkiak.
Eskuak gora altxatu, hodeiak josi betileetan.
Dena alferrik.
Nire itsutasunaz mintzatzen ari da
seigarren zentzumen bat. Eta goiza
lotan dagoen lehoi talde bat dela sumatzen dut.