Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

AZKEN ARGIA

 

Gobernamenduzkoa izateak

      listua irentsarazten dizu.

Magnitude defizitarioa da zentzua,

      gero eta eskasagoa.

Birikak betetzen dituzu

      iodo koloreari aurre egiteko,

balazta zapaldu baino lehen.

      Palanka guztiei eragin ostean

bide bazterretan lotuko duzu kotxea

      eguzkiaren azken mezuari

erreparatu nahi diozulako.

      Motorra itoko duzu listua

eztarri marrantatutik labaintzen dela.

      Panasonic bateko ikuspegia duzu hor.

Eta azken argiak gurutzeak egiten ditu

      zure azalean, azidoa balitz bezala.