Aurkibidea
Aurkibidea
HATS BAT
Eta agian musu baten saiatzean,
neurriak hartzen dizkiozu heriotzari,
azkenak izan ahal baitira biak.
Zure musua.
Nire heriotza.
Edota erroi grisa ematen duen goiza,
ohiko kafea hartzetik itzulirik
bizitzaren birika pisutsua sentitzen duzu.
Zure musua.
Nire heriotza.
Eta orduan musu baten saiatzea behar duzu,
ustekabean, hats bat bezalakoa,
ufada ulertezina, desio bolborazkoa.
Zure musua.
Nire heriotza.