Eroriaren logika
Eroriaren logika
2009, poesia
104 orrialde
978-84-92468-11-9
azala: Iņaki Landa
Juanra Madariaga
1962, Bilbo
 
2003, poesia
1992, poesia
 

 

JEAN COCTEAU

 

Fontainebleau hirian hil zen

ni jaio eta urte betera.

Picasso, Stravinski,

Apollinaire eta Diaghilev

ziren bere lagunik anaienak.

Talentu poliformea zeukan,

moda literario guztiak

islatzeko kapazitatea erakutsiz.

Edozer idazteko gai zen.

Les enfants terribles izan zen

bere nobelarik arrakastatsuena.

Marrazkigile, pintore, pelikula zuzendari,

errealismo eta surrealismo

bitarte horretan murgildurik bizi zen.

 

Begirada galdua haratago botatzen duen

gizona begitandu zait, lausoegia,

inon korapilatzen ez dena.

Agian horrexegatik erabili zituen eskuak

artilezko eskularrutan gordeak zeramatzanak,

bere lepoaren buelta neurtzeko.

Bizitza ahularen benetako neurria hartu nahian,

heriotzaren distantzia laburbiltzeko.