Aurkibidea
1
2
3
4
GEZURRETAN
Neure buruari gezurretan harrapatu naiz
isiltasuna zurrungaka entzun ostean
salatariarekin haserretuz,
gezurtiarekin beharrean.
Aulki hotz batean jesar nadin
eskaileretan atzera erortzen den horrekin;
esan, ez dela posible
berriz ez nadila engaina
neure buruari gezurretan.
Ni izan nintzen hemen noana
ispiluetan salatzen,
korridoreetan izutzen,
neuretik itzultzen naizena.
Aulki hotz batean jesar nadin,
bero aurki dezadan bueltan.
Neure gezurretan eserita
arineketan ihes egin ez dezadan.