Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

ZEBRABIDEAN

 

Alferrikako gauzekin ez da jolasten,

alferrikako gauzak ez dira beroak,

hildako haurrari emandako bularra bezala.

Hala ere hesitu egiten ditugu lorategiak,

debekatua dago belarra zapaltzea,

eta ama batek negar egiten du.

Zebrabidean zain egon beharraz haserretzen gara,

hotz da kalean, eta hotzagoak dira

amaren esnez bustitako horma zuriak.

Zebrabidea gurutzatu dugu,

tupust egin dugun ezezagun horrek

gaur zer galdu duen ez dakigu.

Berdin zaigu. Berandu goaz.

Lanegun txarra izan dugulako

negargurari eutsi nahi genioke,

baina ama hari bularretatik bezala

nahi gabe jausi dira malkoak,

alfer-alferrik, alkandora bustiz.