Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2011, poesia
 

 

POSPOLOA

 

Pospolo bizitza daramazu

pospolo heriotza baten esperoan

 

Zuk zerorrek zeniostan

hiltzea baino latzagoa dela

ez jakitea zertarako bizi garen

 

Eta atzamar puntak erre dizkidazu

nahita edo nahi gabe

zeure burua erre duzunean