Aurkibidea
1
2
3
4
EDER NERITZUN
Jende errepikatu larregi dago
esaten zenidan.
Farolak, teilatuak eta eskailerak bezala
jende errepikatu larregi...
Hiltzeko baino nekatuago dagoen
zakurraren antzera oinez doazenak,
ikusezin bihurtzeraino
ez ikusia egiten dutenak.
Jende errepikatu larregi.
Begiratzeko astia hartu behar da
esaten zenidan,
elkar begiratzeko astia.
Eder neritzun horrek,
zenbat arrazoi zenuen.