Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Saminen barnetegi
Zanga honetatik irteteko zerez ekin, bihotzez herragaz
Inoiz ezintasun errime hau amaituko da
Eta horma arrakalatuok eta sentimentu atzenduak
Jaso beharko dira berriz
Konturatu naiz itoei ikasitako hizkuntzan mintzo naizela
Etsaiaren autobiografia ari naiz idazten
Eta mehetzen ari da nire argudioaren indarra
Zer dezake hezur hautsi batek nire arrazoibidearen urkamendian
Zer dezake gizon baten goseak nire askatasunaren paretan
Denok gara arbaso
Bertotik bai baina ez dugu bertara tiro eginen hurrengoan ere
Inoizko denboran sosegatzera egin beharko dute lasterkarien hiriok
Gu ultimatumei erantzuteko gagoz
Kondenatuari ukatu azken aukera gu gara
Izan ere badira deiadar batean baino adieraz ez litezkeen maitetasunak
Etxe lurmendatuen aurrean baino irakur ez litezkeen manifestuak
Eta gogora berantegi ekarritako gorputzak
Etxekoek ez gaituzte gehiago aldeztuko
Eta ibaiaren erriberak jitoak daramatza
Daitekeena da helburu zehatz bat aukeratzea hegazkinek
Jagon gabeko azken zerutik, baina amarratuta dagoz