Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Aurkibidea
POLDERRAK
ALMITZA
Jabetzak
Ez dizut desagertuen aintzarik opa
Iritsiko ez den lur hartze bat bezalakoa
Elkarren begiei parke hutsei bezala begiratu
Irabazi eta galdu dugunaz galdetzen didazu, irabazi eta galdu dugunaz
Loaren artxiboak orrikatzen dihardut, zain deslotuak
Gerturago ekar zaitzaketen albiste latzen bila
Hotz-hotzean maite zaitudala diot
Eta diot etsita nagoala ez litekeelako dakidanarekin ezer salbatu
Ez adiskidantzarik ez auzorik ez lur uraseturik
Hobe litzatekeela agian bihotzean zer daramagun jakingo ez balitz inoiz, inoiz jakingo ez balitz
Gerta daiteke berandu izatea lur laketu ezin bat maitatzera egiteko
Eta akordua jakiekin batera mahai honen aurretik iragatea
Deika ari natzaizu baina talaia aski garairik ez dago ikus nazazun
Ez dizut maitetasun hau poema perfektuetan bindikatzeko eman
Ez dizut seinale sekreturik jarriko balkoian
Beti jokatu izan dugu etxekoak gorrotatzeko bezain libre
Gorroto hau zaharregia da beste inon etsi dezan
Ni naiz zure bihotzaren kargu nagoana eta bertan nahi dut
Laztan nazazun idatz diezadazun mintza zakizkidan harrotutako ezponda bat bezala
Gerta daiteke inoiz ez aurkitzea galdutako frogak
Gerta daiteke bulkada eder batek ezin izatea gizaldi beteko abandonoaren aurrean
Orduan betiko giltzatu diren ateak eta birritan habitatzen diren hustutako herriak uzten ditu zulatze lanak
Berandu erabakitzen diren maitetasunak bere ederrean zamakatu ezinak
Eta eskua luzatzen dute itzalek maite zaitzadan urrutiminez
Min bat behar dela itzultzeko
Eta zeure baitan garraia ditzakezu gela hau zubiak orriok
Baina mezu hauek ez dira ez zure ez nire bihotza, ez dira inoren bihotz