Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de Staël
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Lertxun-marrak

 

Duindu ezin den gosea ospatuko dugu

Ez gagoz heriotza baten testigu izateko

Ez gara almitzaren zaindari ez poema batentzako doinu

Begira, ni nagoana lehenago beste gorputz batek berotutako lurra da

Eta zertu ezinean gabiltza abandonoa

Giltzez itsututa dagoz erretenak ur hodiak lehertuak

Baina beroa daukat odola zurea balitz bezala

Urruneko herriak orrikatzen ditut

Luzea da zure zorionera lotzen nauen soka

Nahi nuke beste behin ukitu zeharka bederen

Ilunabarrez han etzan keizuaren beste muturrean

Oraindik dena galtzen hasteko balego bezala

 

Ez dit ardura noren aldamenean lehertu den azken bihotza

Defuntuen atorrak jantzi ditugu haien ogitik jaten ari gara

Ibai ertzeko etxeek ez dute lurrera nahi, giltza guztiok batzeko dagoz

Errukirik gabe maite duen jendea gara

Itotakoek gaua atoian daramate adiskidantzen urre beztua balitz bezala

Goizak argira dakar ilunak ostendutakoa

Begira, badakit elkarrengandik urrun hilko garena

Ez naiz inoiz orain baino zureago izango

Gauaren zepoan harrapatuta gagoz