Lur bat zure minari
Lur bat zure minari
1995, poesia
68 orrialde
84-86766-58-3
azala: Nicolas de Staël
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2022, poesia
2019, poesia
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1990, poesia
1987, poesia
 

 

Uzta

 

Gure zauriak nazio bat beratzekoak ziren

Almitzaren gainetik eta laharraren gainetik egitekoak

Baina ez dago orain arnasa hartzen ikasterik

Okel sumindua eta beldur sakona

Batzuk zutik lotzen ditu heriotzak, besteak ez

Batzuk agondu egiten dira

Batzuk etzanda baino ez dezakete maite

 

Euriak hartu ditu hotelak eta muinoak, zubiak eta bihotzak

Igerileku hustuetan gabiltza adore bila

Ez dago inor, ez dago Urrinera jo du laino-tutuak

Bizpahiru uda eta ibaiko uretan akanpatuko dugu

Liztorrak heldutako mihina da gure askatasuna

Dei larri batek etendako maite-solasa

Haizeak itxi eta ireki dabilen atea

 

Gure adurra da besteren lekuan jartzea

Zuloak egin eta herriak lumendatzea

Gure aldia berritu ezina da truka ezina da, ezina da

Norbaitek emango dio lur zulogileari

Ez dut inor bakarreko zorionera kondenatuko

Nire maitetasuna erabakita dago