Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Operazio osteko krisialdia gaindituta, hobera egin zinan Dimitrik. Haatik, Dimitri ez zunan jadanik Dimitri (mende bat igaro dela iruditzen zaidan arren, duela bi hilabete ospitalera iritsitakoan ezagututako Dimitri hura izaten jarraitu badu ere niretzat).

        Iskanbila gertatu eta astebeteren buruan ikusi nuen berriro etxartean. Ez zuen itxura onik, baina orain, gurpil-aulkia utzita, makulu bakarraren laguntzaz ibil zitekeen. Aurreko aldian ez bezala, burua benda zuriz bildua zuen.

        Beti bezala nire txokoan nengoen, galtzak kenduta, korrikaldi aurreko gihar luzatzeak egiten.

        Larritasun pixka batekin ikusi nuen tiki-taka hurbiltzen zitzaidala: Xanax dosiak aski galkatua ez bazegoen, makulu harekin bertan seko utziko nindukeen kolpe ederra emateko gai izango zen.

        Irribarrez zetorrela iruditu zitzaidan. Ezagutu nau, pentsatu nuen. Nor ezagutu du ordea? Nor ote naiz berarentzat? Parera iritsi zitzaidanean, gorputzeko gihar guztiak tenk, mehatxu imintzio txikiena egin balit handik antxintxika alde egiteko prest nengoen.

        Niri, belusezko ahotsez, «Salut, Dimitri» xaloa esateko aukera eman aurretik aurkeztu zuen bere burua:

        — Salut, je m'appelle Jean-Noel —esan zidan eskua eskaintzeaz batera.

        Txantxetan ari ote zen. Amarrua ote, garai bateko Chicagoko gangsterrek ordura arteko kidea traizioz akabatzeko egin ohi zuten bezala eskua ematerakoan gogor oratu eta, «urde zikina», oihukatzen zidan artean, danba emateko buruan?

        Ez zirudien. Lasai zegoen Dimitri. Eskua luzatuta, zain neukan.

        «Jean-Noel, beraz», pentsatu nuen, Dimitriren izen berriarekiko harridura erakutsi gabe, eta are gutxiago berari oharpenik egitera ausartu gabe. Beraz, Jean-Noel bihurtu zen Dimitri. Ez bazen betidanik izan Jean-Noel bere benetako izena, eta Dimitri aldiz niretzat beren-beregi asmatutakoa.

        Eskua estutu nion, ahul, badaezpada ere; izerditsu zeukan. Ez ditut maite esku izerditsuak. Berez, ez dut maite egunean behin eta birritan ezagun nahiz ezezagunei eskua estutzen ibiltzeko frantziarrek duten ohitura hipokrita.

        «Nor naizen azaldu beharko diot, noski», pentsatu nuen, berarentzat ezezaguna nintzela oharturik. Zitekeena zen ezagutzen ez ninduen itxurak egiten aritzea ere.

        Nola aurkeztu nire burua, ordea? Nire benetako izena eman ordez nik ere beste bat asma nezakeela bururatu zitzaidan. Euskalduna ordez korsikarra nintzela esan niezaiokeen. Edo kosovoarra.

        «Mir-miz, Dimitri..., e... barkatu, Jean-Noel», eman niezaiokeen egunona, kosovoarrek duten frantses doinua itxuratuz. Esan niezaiokeen Kosovoko errefuxiatu politikoa nintzela, politikoak ez ziren arrazoiengatik nengoen arren kartzelan. Azaldu niezaiokeen ezkonanaia eta biok gu bezala errefuxiatzera etorritako erkide bat hiltzeaz akusatuta, frogarik gabe sartu gintuztela kartzelan.

        Ospitalean zergatik nengoen ere asmatu beharko nukeen. Operazio bat. Adibidez sudur operazioa egin behar zidatelako ingresatu nindutela esango nion, eta galde niezaiokeen ea zer moduzko zirujauak zeuden, bera harakinarenetik pasatutakoa zenez, lehen eskuko informazioaren jabe izango zelakoan.

        Igarlearenak egitea ere bururatu zitzaidan, baina aukera hau arriskutsuagoa zatekeen. Veronique izeneko arreba bat ez ote zuen galde niezaiokeen Jean-Noel/Dimitriri. Izena aldatu arren, agian istorioa aldatu gabe gordeko zuen: tratu txarrak jasaten zituen arreba, haren senar urdea...

        Alabaina, zitekeena zen arrebarena aipatu eta seme bakarra zela erantzutea ere; edo zoritxarrez zazpi anaia zirela sendian, baina arrebarik ez. Hobe aukera hori baztertzea, deabrua tentatzea zen, berriro ere Arazo Jaunarekin nahastu eta bertan akabatu nintzakeen-eta.

        Edonola ere, berea antzerkia izan edo ez, hoberena nor nintzen esatea izango zela erabaki eta ahoa irekitzera nindoala hitza kendu zidan:

        — Ez diozu inori esan behar nor naizen —begia kliskatu zidan.

        «Hara!», pentsatu nuen, «beraz, ez diot inori esan behar Dimitri denik». Oker nengoen ordea, ez baitzen hura gorde beharreko «gure sekretua».

        — Frantziako Direction de la Surveillance du Territoire-ko kidea naizela jakingo balute nire bizitza arriskuan legoke —aitortu zidan ahapeka, zerbitzu sekretuetako kideek telesail kaxkarretan erabiltzen duten keinuak eta ahoskera itxuratuz.

        «Ostia! Gizon honen garuna bexamela baino bigunagoa dago», pentsatu nuen.

        — Lagundu egin behar nauzu, hemendik alde egiten lagundu behar didazu, Migüel —erregutu zidan.

        Beraz, ezagutzen ninduen! Nire izena zuzen oroitzen ez bazuen ere (ohikoa zen presoen artean, nire izena gaztelerazko adieraren antzera ahoskatzea), zerbait gogoratzen zuen.

        Hartara, agian benetako izena zuen Dimitri, eta itxaronziegan kontatutako guztia zen asmakizun hutsa. Zitekeena zen ere Jean-Noel izatea bere benetako izena eta itxaronziegan kontatutakoa egia. Ez nuena sinesten zen, benetako izena Dimitri ala Jean-Noel izan, DSTko kide izan zitekeenik inondik inora. Gainera, Frantziako espioitza eta informazio bilketa zerbitzuen berregituraketaren ostean, izatekotan DGSko kide izango zen, zerbait izatekotan, edo DCRIkoa; baina DST izeneko espioitza egiturarik ez zegoen jadanik. Itxaronziegan elkar ezagutu genuenean kontatzen hasi zitzaidan arreba eta ezkonanaiaren istorioak zerbait mozorrotzen bazuen, ez zen nire ustez zerbitzu sekretuetako bere inplikazioa.

        Edonola ere, egun hartatik aurrera, Dimitri/Jean-Noel eta biok etxartekide bihurtu ginen. Eta hiruoindun baten kide egiteak lauoindun eta zaldunengandiko nirekiko begirada bekaiztiak leundu zituela iruditu zitzaidan.

        Berak ere denbora-pasak egitea maite zuenez, aurrerantzean egunkarietatik moztutako sudokuak Xabierren eta beraren artean banatu nituen: Gara-ko denbora-pasa orrialdea Dimitri/Jean-Noelentzat zen eta Berria-koa Xabierrentzat.

        Igogailuaren ondoan itxaroten ninduen beti, berak oraindik eskailerak jaisteko erraztasunik ez baitzuen. Sudokuen orrialdea ematen nion eta jauzika jaisten nintzen beheraino, igogailuarekin lehian beti bezala.

        Zertan nenbilen jakiten zuenean, behin eta berriz ohartarazten zidan Xabierrek:

        — Mikel, kontuz ibil hadi, istripu bati anitz darraizkio-eta —esaten zidan erdi txantxetan, konponbidean zegoen nire eskuin eskuko erdiko hatza sudurraren puntarekin seinalatuz.

        Nire burua pertsona zuhurtzat nuenez ez ninduten gehiegi arduratzen Xabierren oharpenek. Baina kontuan hartu izan banitu ere, nola ekidin nezakeen gertatu zitzaidana? Egunak aurrera zihoazen eta laster batean utziko nuen ospitalea, berriro ere kartzelako ziegara itzultzeko, hatza nolabait konponduta.

        Xabierrekin gelan elkartzen nintzenean, egun horretan marka berria jarri banuen, oraindik endorfinek kitzikatuta ematen nizkion korrikaldiaren xehetasunak. Lehen hiru kilometroetako abia lasaia; ondoren nola azkartu nuen; eta azken bi kilometroetako zoriona, neke gabe, hegan ibiltzea bezalakoa zela azaltzen nion.

        Zirikatzearren, bere jakinduriaren ale berri bat eskaintzen zidan (gelara itzultzen nintzenean zegokion kaierean azkar idazten nuena):

        — Mikel, hik ez dakik oraindik, gaxtea haiz-eta, baina ez da zaldirik erortzen ez denik.

        Zorionez, istripua izan nuenean ez zidan barrerik egin. Egia esan, ezkerreko hanka igeltsuan bilduta, minez nengoela, beragana agertzerakoan egingo zidan harreraren beldur izan nintzen. Banekien, adibidez, «Esan nian ba! Azostoa!», esango balit asko minduko nindukeela.

        Makuluekin ibiltzen ikasi behar izateagatik eta bere lehen hitzen beldur nintzelako ere atzeratuko nuen istripu osteko Xabierrekiko lehen ikustaldiaren tenorea.

        Ospitaleko egonaldia amaitzear zegoela, Dimitri/Jean-Noel igogailu aurrean agurtu eta antxintxika eskaileratan behera nindoala izan nuen istripua. Irrist egin nuela esan zidaten. Ospitalea utzi nahi ez nuela esango luke norbaitek.

        Ezkerreko hanka bi lekutan hautsita nuen, eta minak gobernatzen aski lan istripua nola gertatu zen eztabaidatzen hasteko. Alabaina, inor ikusi ez banuen ere, norbaitek zangotrabatu ninduelako erori nintzela ziur nengoen. Ez zen nire baldarkeria izan, ez. Sentitu nuen norbaiten oinak, oreka galtzeko aski izan zen ukitu txiki bat egin zidala eskuin hankan; ondorioz, ezkerrekoa ez nuen behar zen mailan jarri, hurrengoaren ertzean baino, eta, krask! egin zuen hezurrak behin eta krask! bitan. Lehen estaira iristeko azken mailak zirenez ez nuen kalte handiagorik izan gorputzeko beste ataletan, ukondoko urratuak eta ezkerreko eskuko kolpeaz gain.

        Bi makulu berri baino zango zahar bat hobe, Mikel.

        Horrela agurtu ninduen. Aspaldian behar zuen atsotitza hortzetako armiarma sareetan likatuta.

        Nik ere izan nuen astia berearen erantzuna aurkitzeko. Gorputzaren zama galtzarbeetan bermatuta nituen makuluetan jarriz, irribarrez esan nion:

        Apoak ez du hausten zangorik lasterka, Xabier.

        Handik aurrera, bukatu zitzaizkidan etxarteko korrikaldiak, luzatu zidaten ospitaleko egonaldia eta lauzangodunen kofradian onartu ninduten ofizialki.