Aurkibidea
Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...
Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...
Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...
Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...
Duela urtebete pasatxo izango zunan...
Gaua dun. Bero hezea egiten din...
Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...
Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan...
Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...
Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...
Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...
Amak ezkaratzera lagundu gintinan...
Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...
Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...
Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...
Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...
Operazio osteko krisialdia gaindituta...
Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...
Bederatzi urte izango nitinan...
Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...
Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...
Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...
Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...
Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...
Elbarri gelditu naizenez geroztik...
Christophek nire aldartea alaitzeko...
Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...
Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...
Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...
Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...
Hodeiertzari begira egoten naun...
Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek, bere ahotik jasotako gerra garaiko gertakari niretzat ulergaitz baten arrazoia aurkitu nahian galdetzen nionean.
Ohartua nintzen beldurraren eragin handiaz, baina ordura arte niri beti iruditu izan zitzaidan kontrakoa, alegia, beldurrak ezindu egiten duela. Xabierren atsotitzaren argitan aztertu eta ulertu ditut lehen ulertzen ez nituen jokabideak. Xabierrek gerra garaiko jokabideak azaltzeko erabiltzen zuen atsotitz moldatuak erakutsi dit Izu Jauna dela (Don Bildur ospetsua) munduaren ibilera agintzen duten Erosotasun/Diru Jainkoarekin eta Maitasun/Sexu-grina Jainkosarekin hirukotea osatzen duen beste eragile boteretsua.
Kartzelatu aurretik erabili izan ditut, hitzez eta idatziz, koherentzia, leialtasuna eta duintasuna moduko hitz potoloak. Erabili izan ditut kontraesana, traizioa eta gezurraren modukoak ere. Geroztik ikasi dut benetan duten esanahiaz jabetu gabe lardaskatzen nituela, haize kolpeak hegaldatutako puxikak zirela, mamirik gabeko kontzeptuak. Orain, ahoskatu aurretik luze beratzen ditudan berunezko gozoki, batzuetan mikatz, bihurtu zaizkit, beldurra eta erosotasuna eskuz esku ikusi baititut kontraesanari eta gezurrari agintzen, koherentzia eta duintasuna hobiratzeko.
Horregatik dut hitz horiek, izen nagusien antzera, hizki larriz idazteko joera.
Lehen ez nuen hurkoaren egintza ulergaitzen zergatia hausnartzen ibiltzeko ohiturarik. Egia esan, nire jokabidea xeheki aztertzeko tarterik ere ez nuen hartzen. Zergatik egin nuen hau eta ez bestea ez zitzaidan iruditzen aztergai izan zitekeenik; nire izaerari zegokion zerbait zela irizten nion. Eta hurkoak beste era batera jokatzen bazuen, hain zuzen ere, bere izaeraren bereizgarritzat hartzen nuen jokabide hura.
Geroztik, eta nire egoerak okerrera egin ahala, gero eta gehiago, gupidagabea bihurtu naiz ulergaitz zaizkidan jokabideen eragilearen edo eragileen azterketan. X-izpien makinarekin bezala behatzen ditut hasiera batean ulergaitz egiten zaizkidan jokabideak. Diruagatik egiten du? Dirua irabazteko ala dirua ez galtzeko, alegia. Maitasunaren eraginez? Jeloskeriaz edo berekoikeriaz, alegia. Beldurrak hartaratuta? Ondasunak eta erosotasunak galtzeko beldurrez edo heriotzaren beldur, alegia.
Hara Xabierrek etengabe errepikatzen zidan zerbait:
— Bizitzak erakusten dizkigunak ikusten eta ikasten ez badakigu, ikasitakoaren arabera jokatzen ez badakigu, eta bizitzaren gorabeheren arabera aldatzen ez badakigu, alferrik gara mundu honetakoak.
Hori zen bere ustea.
Nik, orduan, moldatze, egokitze eta aldaketa hitzei mesfidantzaz begiratzen nien. Ez ote ziren hitz ponposo horiek damutzea, amore ematea eta burua makurtzearen apaingarriak baino. Urte guztiotan txerto eraginkorra izan da niretzat gure aurreko belaunaldiko gehienen amore emate mozorrotua. Mintzaldi arranditsuen atzean ezkutatzen den traizioa detektatzeko trebatu ninduten 70eko hamarkada amaierako ustezko abertzaleek eta ustezko ezkertiarrek.
Luze eztabaidatzen genuen Xabierrek eta biok. Eztabaidan, besteari arrazoia emateko unean, egoskor eta zikoitz agertzen ginen biok, ados geundenean ere adostasuna erakutsi gabe.
Tamalez, kontu hauei buruz Xabierrekin baino ez nezakeen hitz egin.
Eta bera desagertuz geroztik, barne bakarrizketa idatzi hauetan baino ez zezakenat nire gogoaren anabasa eta sortzen zaizkidan galderak ahalik eta txukunen higanatzeko saioa egin.