Ospitalekoak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
azala: Lander Garro
Mikel Antza
1961, Donostia
 
2015, poesia
2012, nobela
1987, ipuinak
1985, antzerkia
1984, ipuinak
Ospitalekoak
2010, nobela
240 orrialde
978-84-92468-18-8
aurkibidea

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

Erosi: 17,57
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Badakin?, ospitale honetara etorri nintzenean...

Ez zaidan iruditzen ospitaleekiko dudan arbuio jarrerak...

Beldurra, eragile handi, esan ohi zidanan Xabierrek...

Ez zaidan iruditzen, duela ia hiru urte kartzelan sartu gintuztenean...

Nire egoeraren eta hemen gertatu zaizkidanen berri emateko asmoz...

Duela urtebete pasatxo izango zunan...

Gaua dun. Bero hezea egiten din...

Iragan ez hain urrun haren ordezko mozorrotua...

Ospitale honetan ezagutu ditinat borondatezko bezeroak...

Sudurreko operazio hari itzuri egin eta urtebetera...

Gauetik egunera, kartzelan sartu-eta...

Amak ezkaratzera lagundu gintinan...

Haurtzaroko hausnarketak eten zizkidanan ateko zaratak...

Beti iruditu zaidan susmagarri mediku eta erizainen adeitasuna...

Xabierrek eta biok elkar ezagutu genuen egun hartan...

Xabier ezagutu nuen egun hartan gelara iristean...

Operazio osteko krisialdia gaindituta...

Galderak egiten zizkidanan Xabierrek...

Bederatzi urte izango nitinan...

Noizean behin izaten genitinan hizketaldi gatazkatsu horietako bat...

Ezkerreko hanka hautsi eta makuludun nintzenez geroztik...

Xabierrek ere ez zinan sinesten, noski...

Hona iritsitakoan, asmatutako nire jaiotzari buruzko kontakizunak...

Larrialdi gelatik atera eta gela berri batera eraman ninditenan...

Elbarri gelditu naizenez geroztik...

Christophek nire aldartea alaitzeko...

Itxi dinat kaiera...

Elbarritu ostean aldatu ninduten gela honek...

Ohean etzanda eskuin eskuko erdiko hatzari begira...

Ohiko Diazepam eta Myolastan gaindosiak eragindako loalditik...

Elbarritu nintzenez geroztik Fred eta Veronique batera...

Hodeiertzari begira egoten naun...

Etsaiek nolako etorkizuna apailatu diguten bazakinat...

Arratsaldeko seietan atea ixten didatenean...

Istripu Handia baino lehen...

 

 

Ospitalearen zuritasuna hilerrien belztasunaren aurrekari begitantzen zaidan.

        Ez naun sentipen hori duen bakarra. Hemengo nire lagun berriekin izaten ditudan hitz-aspertuetan maiz ateratzen den irudia dun hori. Ez ote diren ospitaleko ohe goxoetako izara garbiak gure zain dauden katabutetako hil-oihalen aurrekari.

        — Zuria eta beltza. Nork ez daki ordea bizitzan ez dela dena zuri edo dena beltz? Zuritik beltzera badela ere grisa. Izan ere, zer da besterik bizitza, ez bada zuritik beltzerako ibilbide grisa baino? Grisaren tonalitate guztiekin, baina grisa, ezta Michel?

        Horrelakoak errepikatzea maite zuen Dimitrik errotarrian zebilela, buruari alde batera eta bestera eraginez, hain berea zuen irribarre mikatzarekin, ezpainetan ohiko garretzi mehea itzaltzear zuela.

        Ni ez naiz iritzi berekoa, noski. Bizitzari kolorerik eman beharko banio, pintorearen paletakoak eskas nituzke. Gaur egungo teknologia aurreratuei esker lortzen diren konbinaketak beharrezko nituzke bizitza koloretan nolakoa ikusten dudan adierazteko.

        Hori esaten diedanean, erotuta banengo bezala begiratzen didate tertuliakideek. Nagoen egoeran egonda eta etsaiak prestatua didan etorkizun ilunarekin bizitza koloretsu nola ikus dezakedan harrigarri baino ulergaitz zaie.

        — Pilula gehiegi irentsi al duk bart ere? —galdetzen dit Erregeak, apo-barre ozenez amaituz esaldia.

        Inguruan dituen Jopu, Oxygène, eta Beemeube bezalako uzki-milikariek irri-karkaila lausengariez onesten dute gure artean nagusitzat duten horren azken ateraldi txatxua. Ohiko ateraldi txatxua. Badaki ernegatzen nauela. Bost axola zaio. Ni baino gehiago dela erakutsi nahi izaten die bere menpekoei.

        Ez du onartu nahi itsuen erreinu honetan begi-bakarra ni naizela. Negar-malkoz gainezka egiten duen erreinu hau norbaitek bere kabuz utziko badu, huraxe ni naizela atzentzen du, nahita. Orain denok egoera berdinean bagaude ere, nirea behin-behinekoa dela ziur bainago. Nola edo hala honetatik onik aterako naizelako ziurtasun osoa daukat. Horretan sinesten dut, sinetsi nahi dut. Ez nagoela, beraiek bezala, betirako gurpil-aulkira lotuta; ez nagoela betirako eserita. Nire gorputz herbalak nire betiko gogo grinatsua ezkutatu besterik ez duela egiten. Izan nintzena izaten jarraitzen dudala, egunaren orduei erreparatu gabe borrokaren bide anitzetan ari zen huraxe bera naizela egun ere. Nire begietako distira itzaltzen duen gandua zaindariak engainatzeko mozorroa baino ez dela.

        Gelako bakardadean, hain ondo ezagutzera iritsi naizen nire aurpegia ispiluan begiratzen dudanean, begietan ikusten dudan txinpartak iraganeko abordajeetako distira bizi-bizi gordetzen du oraindik. Ospitale honetara etorri baino lehen ere herioaren atea ikusitakoak dira. Zurrunbiloan hondoratzen ari zen itsasontziaren lemari, halabeharrez tinko eutsi zioten eskuak erakusten dizkiot ispiluari. Ezpatarik ezean luma zorroztea beste zereginik ez duten eskuez estaltzen dut aurpegia. Ixten ditut begiak. Barrura begiratzen dut. Bai, hor dago, bizi-bizi. Hor nago, sutautsa bezala edozein unetan pizteko prest. Osorik dago irabazteko grina, gure altxorra, gure sekretua.

        Ez diet deus erantzuten. Zertarako? Ez lidakete ulertuko-eta. Hortzak estutzen ditut eta irri egiten diet ezpain barruan. Berdin zaizkit Erregearen eta bere gorte infernukoaren eztenkadak, badakit asperrak eraginda botatzen dituztela esaten dituztenak, saiatzen direla sutauts bustiarekin etxarte orduarekin batera nahitaez bukatuko den sesiotxoa pizten.

        Badakit pilula-banaketa berria iritsi bitarteko asperdura orduak erretzeko aurkitu duten denbora-pasa berria naizela azkenaldion. Batzuetan iruditzen zait, pixkana-pixkana beraiengana nola hurbildu naizen ikusteak zenbateraino laketzen dituen erakusteko duten modu aldrebesak bihurtzen nauela beren adar-jotzeen itu. Goitik begiratzen nien garaitik nola iritsi naizen, jaitsi naizen, beren mailara. Bi zangodun nintzenean, etxartean beren sudurren aurrean korrika ibiltzen nintzenetik beraienaren antzeko gurpil-aulkian ibiltzerako nire galbideak beren zoriona elikatzen du, ziur. Halakoxeak dira. Besteren desgraziak hanpatuz norberarenak arintzen direla uste dutenetakoak.

        Bestalde, aprobetxategiok beti ari zaizkit eskean. Berdin du beraien beharra materiala edo izpirituzkoa den. Batez ere pilulak eskatzen dizkidate, erizainek oheburuko mahaitxoan soberan uzten dizkidaten Diazepam, Nuctalon Xanax, Valium, Myolastan, Lorazepam edota Tetrazepam horiek. Edo, erretzen ez dudala dakiten arren, tabakoa eskatuko didate egunero, beraientzat beren-beregi erosiko diedan esperantzaz; erabiltzen ez ditudan kafe, azukre eta esne zorrotxoak ere eskatzen dizkidate, edota soberan dituzkedan orri zuri, gutun-azal eta zigiluak; biharamunean gutuna idazten laguntzeko promesa aterako dit batek; beren malurra adeitsuki entzuteko denbora tartea kenduko dit besteak...; zerbait eskuratu gabe ez dira etxartetik logela-ziegetara lasai igoko, nire bakardadea azpimarratu baino egiten ez duten etxartekideak.

        Edonola ere, trufa egiten didaten arren, nik ere badut interesik bizkarroi elbarrion konpainian egoteko. Emandakoa biderkatuta jasotzen baitut. Beren oharkabean eta ezjakinean. Ez dakite banpiro batekin ari direla tratutan. Odolaren ordez orriok tindatzeko erabiltzen dudan lehengaia xurgatzen diet.

        Gelara igotzen nautenean, beraiengandik jasotako istorioek, egiazkoek eta asmatuek, kaierean zirriborratzen ditudan bitartean konpainia egiten jarraitzen didate. Orduan, beraiek mutututa, nik agintzen dut beraien bizitzan. Nik antolatzen dut kontakizunen hurrenkera, nik josten pasarteak, nik aldatzen komeni ez zaizkidan amaierak, eta nik esanarazten dizkiet begiradaren sakonean ongi gordeta dituztela uste duten sekretu lazgarrienak.

        Bizitzaren lezioak dira gehienak. Gogoan hartu nahi dituenarentzat. Gorrotoz, gupidaz, larderiaz, etsipenez, krudelkeriaz, doilorkeriaz, erdeinuz, miseriaz, edota harrokeriaz gainezka dauden kontakizunak. Guztiak gezur xehez egindako ore mikatz batean bilduak. Infernurik puntakoenak gustura baliatuko lukeen su geldoan frijituak. Behin eta birritan erabilitako olio ilunez gainezka zerbitzatuak. Denek mereziko lukete Galtzaileen Entziklopedia Unibertsalaren atalen batean agertzea.