Chevrolet tropikala
Chevrolet tropikala
2007, nobela
224 orrialde
978-84-95511-96-6
azala: Jose Luis Zumeta
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2019, narrazioa
2002, poesia
1986, poesia
 
Chevrolet tropikala
Rafa Egiguren, 2007

Sanfermin jaietatik ihesi, Habanara iritsi da Migel Salaberria 1992an, urte erdia Kuban igarotzeko asmotan. Hilabete bakarreko baimena besterik ez daukanez, bertan luzaz bizitzeko aitzakiak eta agiriak bildu behar ditu albait arinen, turista soila izango ez bada.

      Ezustekoz beterik dator Rafa Egigurenen bigarren nobela, altxor txiki bat bezala, gauza liluragarriak dituela gordean: Alberto Joseren liburu japonesa, Arsenioren betaurrekoak, Aleidaren sandaloa, Guevararen txapela, Migelen ordularia, Newtonen Chevrolet zaharra... Suspensezko trikimailuak diruditen horiek askatuko dituzte errealitatearen gakoak.

kritikak:
Katramila tropikalak, Beñat Sarasola, Berria, 2007-10-21
«Kuba eta kubatarren inguruko topiko ugari hausten dira kontaketan; baina interesgarriena dena zera da, ikuspuntu hau ez dela kanpotikakoa, ez dago gurasokeriarik. Kritika hau bikainki artikulatzen duen pertsonaia Arsenio da».
Kuban, Felipe Juaristi, El Diario Vasco, 2007-12-07
«Nostalgia guztiak ez dira ez txarrak ez atzerakoiak, atzera begiratzea ere beti ere ez den bezala nostalgiko. Denborak ez du irtenbiderik, bera baita irtenbide eta hitzaren bide».
Ezer susmagarririk ez, Iratxe Esnaola, Gara, 2008-01-26
«Aurreiritzien gaineko gogoetaren ertzean aurkituko da bat baino gehiago orduan. Baina ez da izango egungo egoera politikoaz hausnar asko egiten delako. Apenas mintzo dira kubatarrak orainaz. Iraganean hitz egiten da iraultzaz».
Kubara bidaia, Jon Kortazar, El País, 2008-04-21
«Iban Zalduak esana du pentsatu beharko genukeela zer nola ematen den kontsumozko literatura euskaraz. Nire ustez, hona hemen adibide duin bat, irakurterraza egiten den nobela. Egigurenek jakin du kontakizun entretenigarria idazten, batez ere estiloan oinarrituz, euskara bizi eta erritmikoa erabiliz».
Habanako biztanleak, Javier Rojo, El Correo, 2008-05-03
«Jon Kortazarrek nobela hau kontsumo literaturaren adibide duinen sailean kokatzen zuen, eta halaxe da: gustura irakurtzen da; interesgarria eta dibertigarria da istorioa; ondo idatzita dago? baina ziur aski ez du inoiz euskal literaturaren historian leku gogoangarririk izango».