Txipiroiak bere beltzean
Txipiroiak bere beltzean
2019, narrazioa
208 orrialde
978-84-17051-35-8
Azala: Jose Luis Zumeta
Rafa Egiguren
1948, Hernani
 
2007, nobela
2002, poesia
1986, poesia
 
Txipiroiak bere beltzean
Rafa Egiguren, 2019

Japonian misiotan dela antzerki zuzendari batekin pilota apustua egiten duen jesuita; Donostiako Alde Zaharrean Pintxo Tasting Tour batean dabilen bitartean molotov koktelak hegan ikusten dituen kataluniarra; 36ko gerraostean, ezkonbidaia Santo˝an preso duten senidea bisitatzeko baliatzen duen bikotea; Euskal Herriko etxe baten eta jabearen bilakaera kontatzen dituen xurgagailu japoniarra; antolakunde klandestino batean, bikotekidearen kontrako ildoa aukeratzen duen militantea; XVI. mendeko Txinako nobela batetik ateratzen den pertsonaia, donostiar baten desioa betetzeko... Askotarikoak dira ipuinotako protagonistak eta gaiak.

      Ustekabeko tokietan aurkituko du umorea irakurleak Rafa Egigurenen hamahiru ipuinotan. Liburuek, klandestinitateak, antzerkiak, zahartzaroak zeharkatzen dute idazlearen aurreneko ipuin bilduma. Eta bere lanetan ohikoa den Ekialdeko kulturak.

bideoak:
Kultursharea (2019-11-15)
kritikak:
Bizitzaren simulazioa, Javier Rojo, El Diario Vasco, 2020-01-18
«Beste ideia bat topatzen dugu maiz hemengo narrazioetan, kasu honetan narrazioen barne mugimendua zuzentzen duen ideia, honela labur bildu daitekeena: aldez edo moldez, bizitzea paper bat jokatzearen parekoa da, bizitza bera simulazio handia izango bailitzan».
Txipiroiak bere beltzean, Arrate Beristain Uriarte, Aizu!, 2020-02-00
«Tonua ederki modalizatzen du. Kontakizunak eskatzen duenaren arabera, serioago jartzen da, edo, beharrezkoa bada, umorea ere erabiltzen du, baita tonu surrealista ere, ametsen gaineko ipuinetan, gehienbat».
"Ezberdinen" arteko enkontruak, Estibalitz Ezkerra, Gara, 2020-02-08
«Asia ekialdeko kulturei egindako erreferentziak ohikoak izaten dira Rafa Egigurenen lanetan, eta Txipiroiak bere beltzean ipuin bilduma ez da salbuespen, alderdi horri dagokionez».
Dibertitzeko literatura, Aiora Sampedro, Berria, 2020-02-09
«Nola begiratzen den, badu mesedegarria gertatzen den konturik ere: transzenditzeko egiten den literaturatik urrun jarriko nuke nik Egigurenen lana. Entretenitzeko eta denbora-tarte dibertitu bat pasatzeko helburu gehiagoz idatzitako testuak dira hauek».
Narraziorako irrika ludikoa, Hasier Rekondo, Deia, 2020-03-28
«Txipiroiak bere beltzean honi ez zaio erraz puntua hartzen presazko lehen irakurketa batean, bai narratzaileak erakusten duen grina aseezinaren eta moldakaitzaren ondorioz, bai gaien, moldeen, zein ikuspuntu narratiboen aniztasunaren eraginez».