Aurkibidea
Kantatzen diot Norberaren izanari
Amerika entzuten dut kantatzen
Gorputz elektrikoari kantatzen diot
Ordubete eromen eta bozkario hutserako
Entzun nuenean egunaren akaberan
Ikusi nuen Louisianan haritza hazten
Batzuetan, maite dudan batekin
Astronomo aditua entzun nuenean
Guztiaren gainean isurtzen naiz
Beila bitxia egin nuen guda zelaian gau batez
Aurkibidea
Kantatzen diot Norberaren izanari
Amerika entzuten dut kantatzen
Gorputz elektrikoari kantatzen diot
Ordubete eromen eta bozkario hutserako
Entzun nuenean egunaren akaberan
Ikusi nuen Louisianan haritza hazten
Batzuetan, maite dudan batekin
Astronomo aditua entzun nuenean
Guztiaren gainean isurtzen naiz
Beila bitxia egin nuen guda zelaian gau batez
Ozeano uhinkaratik jendetzatik
Ozeano uhinkaratik jendetzatik tanta bat etorri zitzaidan emaro,
Xuxurlatuz maite zaitut, laster hilko naiz,
Bide luzea egina dut propio zu ikusteko, zu ukitzeko,
Zu behin ikusi gabe ezin hil nintzelako,
Galduko ote zintudan beldur nintzelako.
Elkar ezagutu dugu, elkarri begiratu diogu, orain salbu gaude,
Itzul zaitez bakean ozeanora, maitea,
Neu ere ozeano horren parte nauzu, maitea, elkarren urruti ere ez gaude,
Erreparatu biribil handiari, guztiaren kohesioari, zer perfektuak!
Baina zu eta ni itsaso eutsi ezinak bananduko gaitu,
Eta besteratuko gaitu ordubetez, baina ezingo du betiko;
Ez larritu, zaude pixka batean, begira nola agurtzen ditudan haizea, ozeanoa eta lurra,
Egunero-egunero ilunabarrean zugatik, maitea.
Out of the Rolling Ocean the Crowd
Out of the rolling ocean the crowd came a drop gently to me, / Whispering I love you, before long I die, / I have travel’d a long way merely to look on you to touch you, / For I could not die till I once look’d on you, / For I fear’d I might afterward lose you. // Now we have met, we have look’d, we are safe, / Return in peace to the ocean my love, / I too am part of that ocean my love, we are not so much separated, / Behold the great rondure, the cohesion of all, how perfect! / But as for me, for you, the irresistible sea is to separate us, / As for an hour carrying us diverse, yet cannot carry us diverse forever; / Be not impatient—a little space—know you I salute the air, the ocean and the land, / Every day at sundown for your dear sake my love.