Lur gainean
Sekula ez dut nahi izan
izar bihurtu zeruaren ispiluan
ezta ere arima aukeratuen gisa
aingeruen lagun isil bilakatu.
Sekula ez naiz lurretik aldendu.
Zutik nago lur gainean nire gorputzarekin,
landare batek bezala
airea, eguzkia eta ura xurgatuz
bizitzeko.
Emankor desiraz,
emankor minez,
zutik nago lur gainean
izarrek gur nazaten,
haizeek fereka nazaten.
Leihotik begira nago:
ez naiz kantu baten oihartzuna besterik.
Ez naiz hilezkorra.
Ez dut kantu baten oihartzuna bilatzen
plazeraren oihuan, garbiagoa bera
saminaren isiltasun soila baino.
Ez dut habiarik bilatzen
nire gorputza den lilian garo den gorputzean.
Paseko jendeak
oroigarriak marraztu ditu
amodioaren letra beltzekin
nire bizitzaren txabolako hormetan:
geziak jotako bihotza,
kandela iraulia,
puntu mutu kolorgeak
eromenaren letra gurutzatuetan.
Nire ezpainetan musu bat
pausatu zen bakoitzean,
izar bat jaio zen
oroitzapenen ibaira
abaildutako nire gauean.
Zergatik, bada, irrikatu izarrak?
Halakoxea izan da beti nire kanta,
gozoa, barea.
Beti izan da halakoxea.