Zuregatik exilio urrun batetik itzultzen naiz,
nehondik ez banentor bezala. Eta aldi berean
sortu lurra zara enetzat, aspaldiko argia,
eta errua haragitzen den lekua.
Itzultzen naiz, zuregatik, ihesi egin
nion eremu itsu ahantzezinera;
sendagailu gabeko desira, gorputzean
iltzatu, lotu, erro-zauria.
Zuregatik exilio urrun batetik itzultzen naiz,
zure aurka gerizatu naiz, lehen musua
traditzen den lekutik, asperretik,
esku batzuen bilketa hautatzen denetik.
Itzultzen naiz, zuregatik, ordu eta izen
gabeko epaile zaharrera, neure larrua
ezagutzen duten zure bideen larruan urtua,
zure soa sostengatzen ausartzen diren begiz
setiatua jada, nehondik ez banentor bezala.
* * *
amodio hori, hormak
harritzen zituen
mugen erronka zaila:
argi kontrabandoa.