Mila bederatziehun eta laurogeiko martxoaren seian
elkarrekin, eta pentsatu gabe, ziurtasun ezaren eltxo,
su hartu genuen, hedoien sagardian.
Fruta bizia belarrera erori zen.
Itsas ahoa, bat-batean, lumaz erein zitzaidan.
Uhinek gorakadaren erasoa irentsi zuten
eta ondare muinoaren bularrak hantu ziren.
Fruta guztia nire gonaraino etorri zen.
Begira nola altxatu naizen kimeren baratzean.
Uzta natza, selauru eta nasaitasunik gabe,
eta gaueko eki batek matelak koloratu dizkit.
Eta zuk —zein urrun!— festa iragarpenekiko
Nahaspiloa hazten den bideraino doazen
Hatzak eta hostoak ezabatzen dituzu.