Car si près que tu sois l’air circule entre nous.
M. Desbordes-Valmore
Huntzosto,
martxoko garaipen,
ahizpa
Arrotza, bat-batean hor zarena:
nire mugak odoleraino bulkatzen
dituen zure hizkuntza barbaro
Eta bortitza nola asmatu, iheserako
hankarik ere uzten ez didan erronka!
Zein begi eta eskuk —ez nireek—
jakingo dute zure ikusten, ukimen soilaz,
edertasun haragitua bezala, nire sabelean
galderarik gabe zabaldua?
Soilik, desira, gorputza barruan,
zure balizko belarriak ez ditzaket uka
ahotsa ehizatzen zizutenean hosto
gorakoien murmurioaren itzala
zinenean, oihanaren bestaldeko ke seinalea,
atabal soinua, irekia, urruna, zure mezuaren
alfabeto berdea idazten nuen
moko zuridun urtxoz, presazko era, , e, ntzunik
eskatzen ez zuen poema bizia,
dakidala ez dakidan orain honen antzera.
Hala eta guztiz garaipena deitzen zaitut
martxoko huntzosto, ahizpa, arrotza.