Carpe diem
Ilargiak gero gauaren lotura bat hautsi zuen
eta eguna harrapatu, fruitua bailitzan. Urtu
zitzaigun haragia azpi tartean —erran zenidan
ekiaren maldan hogeita lau egiten zuela.
Erroek xurgatu zuten gauza guztien bihotza
laino bipiatu eta oskolekiko hedoien azpian.
Godaleta betea zen: dadoak hutsean jauzika.