Zita
Ez hadi berandu heldu zitara abisatu neuan
ordu eta lekuan.
Bakardade sasoian bizi gaituk, banaka eta
bakarminez, oldartuak,
inguratuak, elkartzea gehiegikeria duk,
kale bazterrean
lau minutuz hitz egitea ere arrisku larria duk,
baina azaldu hadi.
Ez duk bilera bat, enkontru bat bakarrik
bizi haizen jakiteko.
Ager hadi oraintxe bertan, erlojuak
markatzen duen
mamulako une honetan, ez dadila hire
hutsunea heldu,
ez nazak utzi denborari eta inguruari
amilondoari bezala begira.
Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut
ezinezko beste kantoiren batean.
w1993