Ez bakarrik
Ez bakarrik
egunaren atzekaldeko patioan
«deituidazu» esanez
markatu zenituen orbain zoragarriak.
Hori, eta nire hostroek zurea ez den euririk
ez dutela nahi
ekaitz handiko arratsa izanagatik.
Ez bakarrik zure euria
sorpresa exaktu bat izana
nere zain behartuei.
Hori, eta nire egarriaren
zu zaitudala ase-neurri.
Ez bakarrik ura
baizik eta hezetasunaren itxaropena.
Kolore guztien estalki bakarrerako joera.
Horregatik
eta kimu txikiak heltzear daudelako
irrikiaren izenarekin,
dakit
neguak ez datozela etsai
eta arratsalde ospelek ere lilura ekarriko dutela bihotzean
hostroa irekitzen zaiolako euriaren susmoari, zain
eta euria landareon hurren
osatzen delako, gozo.
w1992