Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Euriak

arratsaren forma dauka hartua

euriak

ekaitzaren testigutza tk

arratsak beratutako kristalean

    lau lizar lehertzen

tk gauaren lehen zantzuen kontra

lurrindutako ispiluaren kolorez

& hilargiaren ahurpean lau

      lizar tk

tk & kristalaren kontra gaua da

(eta orduan umildu egingo ziren

zilarrezko landareak

atarian)

nola tk

tk    tk

ni

ekaitzek beti bait dute remiteren bat

zilarrak

arratsak atertzen duenean

umildutako leihoen kolorea bezala tk

tk & euriak

kristala

bezala ni eta bezala zu.

 

w1983