Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Zeintzuk dira zure eguraldiak?

Zein zure

argirik maitatuenak?

zure ordu

zure kale

zeintzuk

zure begiak larrutzeko nor

direnak?

Zein, negarretan

zein, ezinegonean,

eramango zaituen

(egunen batean)

eraman egingo zaituen

Akordea?

Hotzikara jandako zakurra ikusi dut

bart

kallejoian.

Non hormak marra hori bat duen.

Igeltsozkoa.

Non arbolak amnesiari eman zaizkion.

Zeintzuk dira? Non

dira?

:Dira izarrek llantoz erdituak

dira antzinako zantzuak kuidatzen dituzten lagunak

(A.)

da akumulazio bat

edozein akumulazio

zein akumulazio? Beti eraman zaitut leku berberetara

non San Jose loreak

ikusi ere ez diren egiten

(ihartutako zenbait hortensia

besterik ez)

eta huntzak baretzen duen horma

-ren atzean

ikusi nuen lehen aldiz

piszina bat

eta gero beste zenbait piszina ikusiko nituen

erreflejoak, ba dakizu

—historiak—

Kallejoietan, ispiluak

non dira?

galdetuz,

San Jose loreak non?

galdetzen.

Baina badakizu

nola jakingo duzu?

zein den

argiaren egoitza.

Edo zeintzuk diren zure

eguraldiak.

Noiz esan behar zaion ekaitzari bai,

baietz,

noiz sinatu behar den

betirako,

nola antzematen den

hemen nago

esateko garaia

zera

:naiz esateko ordua.

 

w1983