Uztaileko bisita
1.
Pinuak krak lehertzen ditun
poliki poliki
1.
Iratzeen azalik euskorrena
kilker zeruari
orratzez itsatsirik.
2.
Zama bertikaleko itzalaren
ordu
etan
3.
algodoizko eguraldia hire begietara
egiten dun etzan
egiten dun piztu
5.
Gero irrifarre egingo dun, gero
sukar ttiki bat irristatu zitzainan
8.
soinean behera, laku bila ari bailitz bezala
edo olatuak bere harrokeriarekin topo egin behar bailuen
13.
eta hala ere pinuek krak
etengabe eta mantso
21.
eta iratzeak eguraldiari amore ematen zion
eta egiten dun
etzan
34.
egiten dun umildu.
w1992