Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Kanela usain horizontala

habeen artean

ernetako arrasto zahar zenbait

udaberrirako

kareatu zituzten hormetan

zure sorpresa pertsianaz irekitakoa

zurbiltasun horizontal hura, J.S.B.

(zein ote zure tristura

zein ote

argiaren pisu espezifikoa)

voilà esanez esnatzen diren argi azauak

bultzi berdeak arramazkatzen

inoiz, inon, minutu kubikoak

hausterik egongo balitz bezala

ezin onarturik

badela leku bat

(zure izena) esaten dena

baina nola jakin

zelofanez estalitako espazioan

kanela usaina beste seinalerik

eskaini ez baduzu.

 

w1983