Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Huntz urdinduaren

azpian, zein itzal?

lorategi urbanoen

ertzean, zein landare?

zein itsaso

itsasoa estaltzen duen

zementu-hormaren atzean?

argia kamino ahaztuetan bakarrik

da aldakorra,

etxe eta billa zahartuen gibelaldean

porlanaren erraietatik sortutako

atzaparraren loreak

publizitate balla utziak baino tristeagoko

euri guztien

eta udaberrien

memoria gordeaz

sentsazio sekundarioen ahulezia

dutenak, isiltasuna dutenak

zein isiltasun?

Luzamenduzko heriotzatik

harresietan eraiki duten

etorkizunaren despreziotik

bizi direnak, zein babes,

zein magal?

bizitza bat eserita ikustekoa,

bizitze bat mutu entzutekoa,

gatazka guztietatik desitsatsita

malko aukeratuen bilduma egiteko

zein oinaze?

itzalaren itzalak gutiziatzen duena.

 

w1983