Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Eguzki oro da itzalaren seinale

Kheops eta Kefren eta Mikherinos

nork ostu zizuen hutsunearen eskubidea

nork profanatu zituen gelaz zuen sabelak

kamarez eta pasabidez, nork

irudi, hezur, urre, zuen itzalak zirtzilatu.

Orro egiten du,

Kheops, intziri dagi

Kefren,

arratsaldeek deuseztatzeko duten gelditasun infinitoaz

palmondoetan minberatzen den

desertu-haize ezkatatuak.

Non utzi zenuten desagertzera

eguzki ororen aginduko itzala

hutsunerik sarkorrena:

        —Mikherinos—

iluntasuna

        -ren

            itzalaren argia.

 

w1983