Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-25-8
Joxean Muņoz
1957, Donostia
 
 

Zuhurtasunarenetik esan zidan

(eguraldiaren erraietan arratsalderik oparoena)

hitz aspertuak «zera», «badakizu»

arrunkeriak

putzuz betetako eguerdia, «ahaztu»

eta amor emateko orduan,

patxadarenetik

«zer moduz» (esan zidan)

nik Akuarium-aren argazkia buruan

(letra maiuskulaz AQUARIUM jartzen duen hori)

erantzun nezala (eta itsasoa)

dena arrazoiaren arau

baina ezin despedituak bultzatzen ninduen eta ikusi

eguerdiko farolen dotoreziak,

nik banekien une oro bazkatzen dela

bere izen propiotik,

etxeetan zilarraren kolorea nagusi

eta tulipan faltsoak ere

polikiago zimelduko dira

argi habitualaren ertzetan, eguerdian

alegia,

eta «nahi duzun arte» esan zidan «nahi duzun bezala, bai»

ezer ez, alegia,

(betikoa)

hasiera guztietatik bazkatzen den amaiera.

 

w1983