Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-13-4
Manex Erdozaintzi-Etxart
1934, Oztibarre
1984, Tolosa
 
 

Errespetuz

 

Hostoak lehertu ditut

nere zangopetan kraskatu dira

eta ez zaizkit kexatu

hostoak lehertu ditut

metatuak dira urtetik urtera

eihartuak

lur axalean etzanak

zuhaitzen itzalpeetan

errespetuz lehertu ditut

eta mamiraino intzirika kraskatu dira

gainean luze-luzea etzan nintzelarik...

 

Atzo eta herenegun eta lehengo urteetan

zuhaitzen bular eta edergailu

eta haizearen lagunkinak

gaur lurrera eroriak

barreiatuak, hedatuak, lodi-lodia metatuak

urtetik urtera lurraren ongarri eta bazka bilakatuak

gaztainondo eta haritzen atzoko mintzo eta edergailuak

 

errespetuz lehertzen ditut

bihar edo etzi edo geroxeago

beren ohantzean bilduko nauten

hosto  ixilduak...

 

w 1973 

Musika: Antton Valverde