Nori ez?
Egunaren asteri bustian
Lanetik etxeratekoan
Karrika izkineko ostatuan
Lagunak biltzen direlarik
Nori ez zaio atsegin
Lagunen irria eta solasa eta kantua?
Nori ez zaio deskantsu leku
Lagunen bihotz barea?
Eta nori ez
Zaio gertatu
Gauazko etxerateko bidean
Laneko, familiako, gizarteko
Ordu banatuak
HAUSTEA
Solasaz, irriaz, kantuaz?
Jeikitzeko ordua
Apairu orduak
Lanekoak
Asteko egun banatuak
Ilabeteak eta
Urte kundatuak
Sortzetik hitzerainoko
Ilabete eta urte
Mugatuak...
Nori ez zaio atsegin
Pusketan ahanztea
Bizia hurrupatzeko
Bere sakontasunean
Eta hedaduran
Eta gozoan
Izerditan eta lilluran?
Egunaren asteri bustian
Gauari buruz
Ixiltzen direla inguruko azantzak
Eta karrikako harrabotsak
Otoen burrunbak
Jendarteko oihuak
Denbora puskatua
Ahanzten delarik
Denbora bilduan
Iragana, oraina, geroa
Lagunen solasean, irrian, kantuan
Murgiltzen direlarik...
NORI EZ
ZAIO ATSEGIN
BIZIAREN IZERDIA?
w 1971