Han nonbait bidean...
Goiz eder batez bidean nindoakan
—Ardurenik bideetan iragaiten diat
Ene biziko memento ederrena!—
Nindoakan, beti bezala: begia xorrotx, beharria erne,
Gogoa aldiz han nonbait galdua ene ametsetan!
Bidea zukan garbi, hunkigarri, haritzen itzalpean
Eta errekan behera, haize hegoa trostan, ene lagun...
Beharri ziloetan barna sartu zitziakan
Urrunetikako ttaka-ttaka baten harrabotsa:
Zalu, ixiltasuna nahiz zilatu!
Urratsa luzatu nikan haize hegoak bultzaturik
Soa hedatuz, ohartu nindukan
Bidean behera
Emazteki bat
Zoala:
Zurkaitz bat bezain mehe et lerden!
«Jes! Hauxe da Anderea!
Gure harizpe tartean: zer lorea!»
So kolpean bildu nikan haren traka:
Oski takoinak, klaxkan, zalukara zerabilzkikan,
Anka biribilek eman mugimendu negurtuan,
Sorbaldek ritmoa osotzen ziotela!
Zer grazia oihaneko berdura aldean!
Burua plomuan (haize hegoak ez ziokan inarros!)
Emaztekia bazoakan, arin-arina, bidean,
Handikarien artean noizbait agertzeko
Bere ibilmodua istudiatzen...
(Hola pentsatzera itxurak hertsatzen nindikan)
Eta trebatzen: negurtuz, ritmatuz, luxatuz...
Arizan balitz bezala.
Traka ederra zuela bere gorputz gordinean
Behar deiat baitezpada salatu!
Baina abantxu parreratu nintzaionean
Bihurgune batean gorde zukan
Lanjer handi bat senditu izan balu bezala
Eta ene begien bistatik betikotz itzali
Jatzartzean amets ederrenak eta goxoenak
Egiten diren bezala...
w 1964