Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-13-4
Manex Erdozaintzi-Etxart
1934, Oztibarre
1984, Tolosa
 
 

Ez uste izan

 

Ez uste izan

Nigarrak hola

Xukatzen direla

Ez uste izan

 

Gogoeta batzu

Arinki hola

Ohiltzen direla

Ez uste izan

 

Ez

Hitzak hiltzen ondotik

Hitz bat hitz bi

Hola

Ezpainetan murmurikatzen

Edo

Paperrean lerrokatzen

Direla

 

Eta

 

Jendeak

Minik gabe

Zohitzen

ELEAN

 

Ez

Ez uste izan!

 

w 1970 

Musika:       Mirentxu Lako