Badira otsoek eta zoroek baino
ahoskatzen ez dituzten silabak
bizitzaren hondarretan baino
oroitzen ez diren hitzak, liburuak,
geografia miragarriak
badira baita ere ostendu diren
koloreak, notak, oinak lainotan
Badira otsoek eta zoroek baino
oroitzen ez dituzten hitzak:
Gerla zure ateetara da etorri
w1989