Felipe IV. Getarian
Oihal zabal bat zen patioan
Zoroek margotu zuten gaua
Dio irrifartsu Sebastian de Mora Bufoiak
Gauez jauzi ziren zikin, potolo
Zaparrada egun batez ilunez ase
Zutoihal odolduen bularretan
Esnatutako bele bentzutuak
Itsasizkinak ttipiagotzen
Olatu tontorretan
Ehortzi ohi zituzten
Oihal zatiz estalita
Dorreko leihoaren argipean
Erregearen platerean etzan zen ilargia
Doi doi lokartzen zihoalarik
w1985