Poesia kaiera
Poesia kaiera
2000, poesia
64 orrialde
84-95511-07-X
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2024, poesia
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
 

Koplak

Bide bat aurki ezinez

nik amets nuen bizitza.

Jadanik hautsia zinez

nere hatsa nuen hitza.

 

Mahasti haien zokoan

pentsatu nuen herria:

ikus beleen mokoan

galdua gauza berria.

 

Negurtu nuen bertsoa

luma makalen artetik,

egun dakust bere soa

zauria dutan partetik.

 

Zabaldu nuen bihotza

euriaren debaldean,

baina haizearen hotza

badabil nere aldean.

 

Etorri zirela lotsak

ikara baten beldurrez

nere urratsen abotsak

asmatu nituen lurrez.

 

Suak erretzeko gisan

behar egur eta lasto:

nahiz trixtea ez izan

ez dut esperatzen asko.

 

Geroa ez badut lortzen

mendiko harrien gaindik

segituko duket sortzen

amets biguna oraindik.

 

Tabernako mahainean

geldituko naiz zalantzan

dudaren latza zainean

eta besoak balantzan.

 

w1984

Musika: Peio Serbielle