Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
La porta oberta en el cel, i aixo
Mundu osoak eguzki eta izarrak barne
Aurkibidea
Sarrera. Koldo Izagirre
La porta oberta en el cel, i aixo
Mundu osoak eguzki eta izarrak barne
Aski balitz
Negü gaitzeko elürrak
Bortüak dütü beztitzen
Minetan ürratü lürrak
Balaka batez eztitzen,
Ixiltarzünak dezala
Maita elürrak bezala:
Zertako dira lau ele,
Eta milaka zühür hitz
Aditz baten latzaz ere
Maitatzea aski balitz?
Itsas Handiko galerna
Harrian beti da urtzen;
Ikusten da, bedi erna,
Ülüna argi bühürtzen,
Ixiltarzünak dezala
Maita oldeak bezala:
Zertako dira lau ele
Eta milaka zühür hitz
Aditz baten latzaz ere
Maitatzea aski balitz?
Hitzak dakar dolorea,
Sineste baten saltzea:
Batek hartzen ohorea,
Eta besteak galtzea;
Ixiltarzünak dezala
Maita apalak bezala:
Zertako dira lau ele
Eta milaka zühür hitz
Aditz baten latzaz ere
Maitatzea aski balitz?
w1999
Musika: Pierre Paul Berzaitz